District-Heating galdara eta biltegi eraikina

Zaldibarreko eskola eremurako District-Heating sistemaren (eraikin ezberdinen berokuntza zentralizatua)  biomasa galdara eta pellet biltegia batuko dituen eraikinaren diseinua. Haur eskola-ko jolastokiaren eremuan kokatzen zenez, honi ahalik eta espazio gutxien kentzeko, hormen perpendikulartasuna ahutsi da eraikinaren plantan. Bestalde, jolastokira begira mural bat egitea proposatu da haurrekin lantaldean.

 

  • Muralaren egilea eta haurren tailerren antolakuntza: Alex Carrascosa
  • Berokuntza sistemaren ingeniaria: Francisco Jose Azkunaga