Elorrion liburutegia eta ikusentzute eskola

2005-ean, Karrera Bukaerako Proiektu bezala aurkeztutako proiektua. Eraikin bi eta bien arteko parkearen diseinuan datza proposamenak. Behean kokatzen den liburutegia Iturri jauregian kokatuko litzateke, hau eraberrituz eta handituz. Era berean, liburutegiaren azpitik pasabide bat proposatzen da parkea eta herriaren arteko lotura hobetzeko. Goikaldean berriz, eraikin berri bat kokatzen da ikusentzunezko eskola antolatzeko.