BASERRI ERABERRITZEA IURRETAN

XVI. mendeko baserri eraberritzea. Lanak Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare sailaren ikuskaritzapean egin ziren, baserriaren elementu garrantzitsuenak mantenduaz. Hori lortzeko arreta handiarekin egin ziren bai proiektua eta baita obra zuzendaritza ere. Elementu batzuren eraberritzea ezinezkoa izan zen; kasu horietan pieza berriak egin ziren jatorrizko forma eta funtzioa errespetatuaz.

Energia efizientzia aldetik emaitza onak lortzeko aerotermia sistema ezarri zen eta era eraginkorrean isolatu ziren eraikinaren hormak, zorua eta teilatua.

 

  • Enpresa eraikitzailea: Eguraitz S.L.
  • Argazkiak: Aiert Buruaga